Royde

Bezeroarekin modu estu lan egiten dugu, diseinuan, kalitatean, prezioan eta zerbitzuan abantaila handienak lortzeko.

Royden konbentzituta gaude: gure bezeroek eskatzen duten eskakizun-mailari eusteko, funtsezkoa da etengabeko garapenaren eta berrikuntzaren alde egitea. Horregatik, I+Gko hainbat proiektu garatzen ditugu Tecnalia Research and Innovation zentro teknologikoarekin batera.

24 herrialdetan baino gehiagotan gaude, duela 20 urte baino gehiago abiatu genuen nazioartekotze-prozesuari esker. Gure merkatu nagusiak Espainia, Alemania, Frantzia, Suedia eta oro har Europa dira, eta gero eta presentzia handiagoa dugu Argentinan, Mexikon, Txilen, Estatu Batuetan eta Hegoafrikan.

1983

Royde sortu genuen, errodamenduetan, burdinerietan, sistema lerragarrietan eta dekoletajean espezializatutako enpresa.

2011

Antolamendua aldatu genuen, bezeroa erdigunean jartzeko.

2012

Ner Groupen sartu ginen, eta horrek bilakaera ekarri zuen esperientzian eta ezagutzetan.

Gaur egun

Aurrera egiten eta berritzen jarraitzen dugu, gure sektorean nazioarteko erreferente izaten jarraitzeko..

ZERBITZUAK

Kalitate handieneko produktuak eskaintzeko, langile eta teknologiarik onenak ditugu; horiei esker, emaitza bikainak bermatu ditzakegu. Ingeniaritzako, diseinuko, neurrirako fabrikazioko eta kalitate-kontroleko prozesuak egiten ditugu, eta mundu osora egiten ditugu bidalketak.

ingenieria

INGENIARITZA

Gure profesional-taldeak neurrira diseinatzen ditu produktuak.

fabricacion-a-medida

NEURRIRAKO FABRIKAZIOA

Gure produktuak zure beharretara egokituta fabrikatzen ditugu.

control-calidad

KALITATE-KONTROLA

Kalitaterik handiena bermatzen dugu kontrol zorrotzen bidez.

envios

BIDALKETAK MUNDU OSORA

Munduko toki guztietara bidaltzen ditugu gure produktuak.

BERGARA

Bergaran gaude. Iragan historikoa eta etorkizun oparoa duen euskal hiri bat da Bergara, bere hazkunde industrial handiari esker.

Puntu estrategiko eta pribilegiatu batean dago komunikazioei dagokienez; izan ere, hiru euskal hiriburuetatik ordubetera baino gutxiagora dago. Bertako industria hazi eta hazi ari da, eta gure lana egiteko eta zerbitzurik onenak eskaintzeko leku ezin hobea da.

Kualifikazio handiko gure profesional-taldeak zerbitzu pertsonalizatua, lehiakorra eta kalitate handienekoa eskaintzen du.

KALITATEA

Gure produktu guztien kalitate-kontrol zehatza egiten dugu, gure bezeroen gogobetetasuna bermatuz.

Royden ISO 9001:2015 kalitate-ziurtagiria dugu, gure produktu-eskaintzan kalitate handiena eskaintzeko egiten dugun ahaleginaren seinale.

calidad-1 calidad-2 calidad-3 calidad-4 calidad-5 calidad-6

Ikusi gure produktuak

gora itzuli

Galderarik duzu? Guk lagunduko dizugu