Royde Pariseko Batimat azokan izango da

2022ko urriaren 3tik 6ra, Royde Batimaten izango da, Parisen, eraikuntza-sektoreko azoka profesional liderrean.

Profesional ugari biltzen dira azoka honen pabiloietan, berrikuntza ugariren berri izateko mundu mailan lehen aldiz. Royde Parisen izango da merkatuaren azken joera horiek ezagutzeko, baita bezeroekin biltzeko eta erabiltzaile potentzial berriak ezagutzeko ere.

Royden etengabe ari gara ikasten eta eboluzionatzen, gure fabrikazio-prozesuak eta produktuak hobetzeko, hala nola neurrira egindako errodamenduak,  errodamendu bereziak, bola-errodamenduak, orratz-errodamenduak eta, oro har, era guztietako errodamenduak, bai eta gure burdineria, dekoletaje-piezak eta gure produktu-sorta zabala ere.

Batimaten, gainera, 700 hitzaldi inspiratzaile baino gehiago eta sektorearen azken aurrerapenen 100 erakustaldi baino gehiago egiten dira. Royde ere bertan izango da, egunez egun hobetzen eta hazten jarraitzeko.

Aurten, azokan bereziki azpimarratuko dira eraikuntza  sektorea deskarbonizatzen jarraitzeko erabilitako material eta ekintza berriak –jasangarritasunaren eta ingurumenaren babesaren aldeko apustua egiten dugu–. Royden, gure produktuen jasangarritasunaren eta kalitate gorenaren aldeko apustu sendoa egiten dugu; horregatik, egunean gaude merkatuko azken joerekin, eta gure sistema lerragarriak, kableetarako orgak, trenkada mugikorrak, zorroak eta gure katalogo zabaleko gainerako produktuak fabrikatzeko prozesua optimizatzen dugu.

gora itzuli

Galderarik duzu? Guk lagunduko dizugu